Errugbia mundu guztian zabaldutako kirola da baina, batik bat, britaniar koloniak (Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika), Pazifikoko uharteak, Argentina eta batez ere europar herrialdeak (Ingalaterra, Irlanda, Gales, Eskozia eta Frantzia). Kontaktuzko jokoa da eta oso beharrezkoak dira trebetasuna, indar fisikoa eta taktika.
Euskal Herrian, bereziki Ipar Euskal Herrian oso hedatua eta jokatua da, han ugari baitira zaleak eta jarraitzaileak. Hego Euskal Herrian, berriz, askoz ere zabalkunde murritzagoa du gizartean.
Errugbia nahiko joko zakarra badirudi ere, arau askoz betea da, batez ere jokoa segurua eta azkarra izan dadin. Talde lana ezinbestekoa du, prestakuntza fisikoa eta psikologikoa bezala. Norbere segurtasunerako onartuta daude babes batzuk erabiltzea, batez ere burua eta ahoa babesteko: jokoa ez da arriskutsua, jokalari guztiek elkarri agertzen dioten errespetua dela kausa.
Epailearen erabakiak ez dira ia sekula eztabaidatzen eta partidua bukatu bezain laster, aurkariak lagun bihurtzen dira. Hirugarren Zatia deiturikoa ere bada: parte hartzaile guztiak etxeko taldearen elkartean lagun giroan batzen dira, eskuan garagardo batzuk dauzkatela.
RUGBYKO ZELAIA:
Rugbyko zelaia laukizuzena da, eta 100 m luze eta 70 metro zabalera baino gehiago ezin du izan. Alboko marrek (touchren marrak) ez dute zelaia bera osatzen. Lauikuzenaren alde txikienen jarraian entseiua lortzen den gunea dago,Joko zelaia eta entseiu gunea hauen artean jarraieko marra bat dago, "goal marra" deitzen dena.
Zutoin bertikal hauek 5,6 metroko distantziaz daude banatuak heuren artean eta 3 metroko langa horizontal batez elkartuak. Hortaz ateek H itxura dute. Zutoin hauen garaiera bertakoen gustoen arabera dago, halere ezin dute inolaz ere 3,4 metroko garaiera igaro. Joko zelaia eta gol guneari multzo osoari "joko eremua" deritzaie. Joko eremua, bertan sartuta ez dauden marrak (touch marrak, alboko eta amaierako lerroek in-goal gunearekin mugatzen dute, touch in-goal eta pilota hilaren guneak bezala izendatzen dira), eta aurreko multzoaren 5 metro zabalerako eremu perimetralari "joko zelatia" deritzaio.
Maitane Irigoien. 4.A

