DANTZA
Dantza arte mota nagusietakoa da, musika edo literaturarekin batera. Halaber, arte eszenikoa da.
Ezaugarriak
Gorputzaren mugimenduetan datza, erritmikoki edo ez, musikak lagundurik edo ez. Bestela, dantzaria da arlo honetako artista, eta koreografia dantzak sortzeko jarduna. Komunikazio modu bat da, zeren eta dantzariek nahiz eta ahozko hizkuntza ez erabili, sentimendu eta keinuekin bere egoera adierazten dute.
Arropa dantza estiloarekin bat datorrena erabiltzen da edota zer adierazi nahi duzunaren arabera ere jantzi zaitezke (gehienetan dantzariek arropa erosoekin janzten dira ondo mugitu ahal izateko). Dantzatzeko, ez dago jende kopuru finkorik. Jende kopurua dantza mota bakoitzari moldatzen zaio. Dantzak, gorputza ondo mugitu ahal izateko baldintza fisiko bat behar da, flexibilitatea eukitzea. Dantzatzeko mugimendu desberdin asko egin behar dira eta horietako asko egiteko flexibilitatea izan behar duzu.
Historia
Gizarteak antzin-antzinatik egin du dantzan, eta dantzak berehala hartu zuen magia edo erlijio kutsua. Hasieran, erritmoa esku-zartez, perkusioz eta kantuz eraman ohi zen. Hebrearrek eta egiptoarrek beren erritu dantzei buruzko aztarna ugari utzi zuten.
Euskal dantzak euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak dira. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere (jantziak, partaideak...). Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik egin dira Euskal Herrian
-EUSKAL DANTZA-DANTZA


No hay comentarios:
Publicar un comentario