viernes, 20 de enero de 2017

RUGBY



Errugbia mundu guztian zabaldutako kirola da baina, batik bat,  britaniar koloniak (AustraliaZeelanda BerriaHegoafrika), Pazifikoko uharteakArgentina eta batez ere europar herrialdeak (IngalaterraIrlandaGalesEskozia eta Frantzia). Kontaktuzko jokoa da eta oso beharrezkoak dira trebetasuna, indar fisikoa eta taktika.


Euskal Herrian, bereziki Ipar Euskal Herrian oso hedatua eta jokatua da, han ugari baitira zaleak eta jarraitzaileak. Hego Euskal Herrian, berriz, askoz ere zabalkunde murritzagoa du gizartean.

Errugbia nahiko joko zakarra badirudi ere, arau askoz betea da, batez ere jokoa segurua eta azkarra izan dadin. Talde lana ezinbestekoa du, prestakuntza fisikoa eta psikologikoa bezala. Norbere segurtasunerako onartuta daude babes batzuk erabiltzea, batez ere burua eta ahoa babesteko: jokoa ez da arriskutsua, jokalari guztiek elkarri agertzen dioten errespetua dela kausa.

Epailearen erabakiak ez dira ia sekula eztabaidatzen eta partidua bukatu bezain laster, aurkariak lagun bihurtzen dira. Hirugarren Zatia deiturikoa ere bada: parte hartzaile guztiak etxeko taldearen elkartean lagun giroan batzen dira, eskuan garagardo batzuk dauzkatela.



Resultado de imagen de Rugby


 RUGBYKO ZELAIA:
 Rugbyko zelaia laukizuzena da, eta 100 m luze eta 70 metro zabalera baino gehiago ezin du izan. Alboko marrek (touchren marrak) ez dute zelaia bera osatzen. Lauikuzenaren alde txikienen jarraian entseiua lortzen den gunea dago,Joko zelaia eta entseiu gunea hauen artean jarraieko marra bat dago, "goal marra" deitzen dena. 
Zutoin bertikal hauek 5,6 metroko distantziaz daude banatuak heuren artean eta 3 metroko langa horizontal batez elkartuak. Hortaz ateek H itxura dute. Zutoin hauen garaiera bertakoen gustoen arabera dago, halere ezin dute inolaz ere 3,4 metroko garaiera igaro. Joko zelaia eta gol guneari multzo osoari "joko eremua" deritzaie. Joko eremua, bertan sartuta ez dauden marrak (touch marrak, alboko eta amaierako lerroek in-goal gunearekin mugatzen dute, touch in-goal eta pilota hilaren guneak bezala izendatzen dira), eta aurreko multzoaren 5 metro zabalerako eremu perimetralari "joko zelatia" deritzaio.



 Maitane Irigoien. 4.A

DANZA





 DANTZA

Dantza arte mota nagusietakoa da, musika edo literaturarekin batera. Halaber, arte eszenikoa da.

Ezaugarriak

Gorputzaren mugimenduetan datza, erritmikoki edo ez, musikak lagundurik edo ez. Bestela, dantzaria da arlo honetako artista, eta koreografia dantzak sortzeko jarduna. Komunikazio modu bat da, zeren eta dantzariek nahiz eta ahozko hizkuntza ez erabili, sentimendu eta keinuekin bere egoera adierazten dute.
Arropa dantza estiloarekin bat datorrena erabiltzen da edota zer adierazi nahi duzunaren arabera ere jantzi zaitezke (gehienetan dantzariek arropa erosoekin janzten dira ondo mugitu ahal izateko). Dantzatzeko, ez dago jende kopuru finkorik. Jende kopurua dantza mota bakoitzari moldatzen zaio. Dantzak, gorputza ondo mugitu ahal izateko baldintza fisiko bat behar da, flexibilitatea eukitzea. Dantzatzeko mugimendu desberdin asko egin behar dira eta horietako asko egiteko flexibilitatea izan behar duzu.

Historia

Gizarteak antzin-antzinatik egin du dantzan, eta dantzak berehala hartu zuen magia edo erlijio kutsua. Hasieran, erritmoa esku-zartez, perkusioz eta kantuz eraman ohi zen. Hebrearrek eta egiptoarrek beren erritu dantzei buruzko aztarna ugari utzi zuten.
Euskal dantzak euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak dira. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere (jantziak, partaideak...). Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik egin dira Euskal Herrian
-EUSKAL DANTZA
-DANTZA